XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. Pevsner (1886-1962), N. Gabo (j, ] 1890) eta W.E. Tatlin (1885-1956) ditugu gogoragarrienak.

Pevsner eta Gabo (elkarren senideak) laster atera ziren Errusiatik: Parisen eta New York-en jarraituko zituzten beren ikerlan estetikoak.

e) Espresionismoa.

Multzo honetan, kubista izandako eskultoreak dira taldekide; baina beren bilakabidean espresioari garrantzia ematen diotenak beti ere: espresio figuratiboari ematen zaio leku, beraz.

Formak, bolumenak eta hutsuneak erabiltzen dituzte, baina ez oinarrizko formetan (kubotan); beren burdinazko eraikin eskultorikoengatik dira ezagutuak artistok: P. Gargallo (1831-1934), J. González (1876-1942) eta O. Zadkin (1890-1968).

f) Surrealismoa.

Nahikoa zaila da hemen norbait sartzea, izan ere eskultore asko dira barruti honetan ibiliak, baina zeharo sartu edo bertan gelditu gabe.

Izen handikoak gertatu dira, esate baterako, A. Giacometti (1901-1966), A. Calder (1398-1976), H. Arp (1888-1966), A.Sánchez, etab. Surrealista bezala aipatuak daude, baina haien produkzioan obraren bat edo beste da halakoa.

Surrealismoak eskulturan duen obra definituena, agian, R. Magritte-k (1898-1967) egindakoa da: Mme. Recamier (Daviden koadroa) eskultura bihurtu zuen; baina, andrearen ordez sarkofago bat jarriz.

Eskultura konstruktibista

Eskulturan, masa ukatu egiten dugu eskultur elementu bezala.

Edozein injineruk daki, solidoetako indar estatistikoak, horien erresistentzia materiala, ez dagoela beren masaren funtzioan.

Adibideak: karrila, kontrahorma, labea, etab.

Baina zuok, ordea, joera guztitako eskultoreok, mendetako aurreritzi batean ixten zarete, eta uste duzue, bolumena ez dagoela masatik bereizterik.

Eta hala ere, lau plano hartu eta 100 kiloko masarekin hainbatekoxe bolumena konfiguratzen dugu guk.

Sistema honen bitartez, lerroa, norabide den aldetik, arkitekturari itzultzen diogu berriro, mendetako aurreritzi batek izkutuan eduki duen norabide-balioa bait da.

Honela sakontasuna baieztatzen dugu eskulturan, hauxe da espazioaren forma bakarra eta.

Ukatu egiten dugu milaka urtetan, egyptiarren artetik jasota daukagun uste okerra, sorketa plastikoaren elementu bakarrak erritmo estatikoetan ikustea, alegia.

Elementu berri bat aldarrikatzen dugu arte plastikoetan: erritmo zinetikoak, gure denbora errealaren funtsezko pertzepzio-formak.

(N. GABO; N. PEVSNER, 1920).